entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-07-02

Ekitaldi eta ikuskizunetako teknikariek protesta egin dute

Sindikatuek sektoreko profesionalei laguntzeko premiazko neurriak eskatu dituzte, udako jaialdi guztiak bertan behera geratu baitira.

Kultura ekitaldietako teknikariek “alarma egoeran” segitzen dutela salatu dute sindikatuek gaur Bilbon eginiko agerraldian, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean.

Zuzeneko ikuskizun eta ekitaldietako teknikariek babesa eskatzen dute ikuskizunaren munduan lan egiten jarraitzeko duten gaitasuna babesten duen kolektiboarentzat eta egun, langabeziaren zinezko arriskuan daude. Bizirautea ezinezkoa egiten duten laguntza eskasak” baino ez dituzte, eta “sektorearen zati txiki bati” baino ez diote egiten mesede.

Prekarizazioa ordutegietan, laneko segurtasunean eta langabeziagatiko laguntzak jasotzeko eskubidean nabarmentzen dute batez ere. Lan berdinak egin arren, hainbat kontratazio-mota dituzte, hala nola, soldatapeko finkoak, aldi baterakoak, obrakoak, zerbitzukoak edota autonomoen erregimeneko altakoak. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzari eskatu diote, lehenik eta behin, ikuskizunetako eta ekitaldietako langileentzat “laguntzen osagarria onartzeko”, 1.200 euroko soldata, egin ditzaketen lanek "gutxieneko diru-sarrerak" bermatu artean.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.