entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2019-10-17

Eilen Jewell Donostian

Boiseko konposatzaileak Gypsy disko berria kaleratu du, eta aurkezpen-biran zehar egingo duen geldialdietako batean Gipuzkoako hiriburura eramango du bere country rocka. Azaroaren 23an izango da, larunbatez, Intxaurrondoko Kultur Etxean.

American Songwriter hedabidearen arabera, Eilen Jewell-ena “Estatu Batuetako ahots intrigatzaile, kreatibo eta ideosinkratikoenetako bat da”.

Kolore edo ñabardura anitzeko artista da, eta guzti-guztiak islatu ditu lan berrian, bere zortzigarrena eta 2015az geroztiko lehena: Gypsy. Pieza laburrak dira kasu gehienetan, pozez, haserrez, aldarriz, momentu epikoz zein zalantzaz beterikoak.

Crawl, Witness, Beat The Drum, 79 Cents (The Meow Song), These Blues, You Cared Enough To Lie… genero ezberdineko abestiak dira, baina koherentziaz elkar harilkatuak. Berritasun gisa, Jewellek gitarra elektrikoa jo du disko honetan lehendabiziko aldiz.

Azaroaren 23an, larunbatez, Donostian ariko da zuzenean bere musika berria aurkezten, Intxaurrondoko Kultur Etxean.

+Info: www.donostiakultura.eu

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.