entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2022-12-02

EHZ Festibalaren “eguberriko bonoa” atera dute

Abenduaren 5etik aurrera, jaialdiaren wegnunean egongo da eskuragai hiru eguneko sarrera, lehenengo 150 erosleentzat


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Asko falta da oraindik hurrengo EHZ festibalerako, baina musika jaialdiaren antolatzaileek “eguberriko bonoa” iragarri dute. Hain justu, abenduaren 5etik aurrera egongo da salgai jaialdiaren webgunean. Aurreneko 150 erosleek hiru eguneko sarrera eta EHZren tote bag bat eskuratuko dituzte.  

Jaialdiaren webgunean ez ezik, bono hori bera Euskal Herriko hainbat ostatutan eskuratu ahal izango da, kasu honetan, abenduaren 16tik aurrera: Irisarriko Gure Doia ostatuan, Larzabaleko Ezpeletenian, Hazparneko Lurra biodendan, Baionako Pyrénées (Xina) ostatuan, Azkaineko Xoko Onan, Donostiako Doka Kafe Antzokian, Gasteizko Hala Bedi tabernan eta Iruñeko Laba gunean.

2023ko Euskal Herria Zuzenean festibala urte horretako ekainaren 30etik uztailaren 2ra bitarte izango da Irisarrin. 

Aurtengo edizioko etekinetatik, 15.000 euro eman dizkio Festibalak laborantza lurren defentsan diharduen Lurzaindia elkarteari. EHZko kideek adierazi dutenez, "Arbonako Berroetako okupazioa, Kanboko Marieniako lurrak laborantzarako izaten segi dezaten eginiko borroka eta egunero-egunero, hainbat laborarik eta militantek egiten duten itzalpeko lanagatik" egin diote doaintza. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.