entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-06-05

EHZ festibalak badu behin betiko kartela

Besteak beste, J Martina, Zetak, Nize, Krav Boca eta Sofa dira aldez aurretik iragarritako zerrendara batu diren izenak.

JMartina JMartina

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Ekainaren 30etik uztailaren 2ra bitarte egingo dute aurtengo Euskal Herria Zuzenean jaialdia, Irisarrin. Hilabete baino gutxiago falta da, eta antolatzaileek behin betiko programazioa itxi dute jada.

J Martina eta Zetak dira azken iragarpenean taldeen zerrendara batu diren izen nabarmenenak. Baina badira gehiago: Krav Boca punk rap taldea, Billie Brelok raperoa, Daudane baionar rock taldea, FM Belfat islandiarren elektronika, Françoise del Mundo, Ixabe, Nize, Ztah, DIA DJ’s, Atzarbale, Sofa, Pisso & OPH eta Estele D.

Hiru eguneko bonuak festibalaren webgunean eros daitezke 60 euroren truke, eta kanpinerako aukera ematen du. Bestela, eguneko sarrerak ere eskura daitezke: 17,50€ (ostirala) eta 22,50€ (larunbata eta igandea).

Egunez egun, honakoak dira EHZ festibalaren 2023ko edizioan zuzenean ariko diren taldeak:

Ekainak 30, ostirala
Habia, Muare, Liher, J Martina, Kuma No Motor, Willis Drummond, François del mundo, Mandarine, Belako, Akts eta Madmad.

Uztailak 1, larunbata
Alarma Morea, MICE, Dia DJ’s, Billie Brelok, Ixabe, Arima, Ada Oda, Nize, Gatibu, Aho Zakil Konexion, ZETAK, Krav Boca eta Vapa.

Uztaialk 2, igandea
Atzarbale, Afrika Bibang, Daudane, Sofa, Kolinga, Pisoo & OPH, Kristonak, Estelle D, Soulfly eta Belfast.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.