entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-02-14

Eguzki irratiak lau musika irratsaio estreinatuko ditu

Iruñerriko irrati libreak programazioa berrituko du 2020 amaiera bitarte. Kalez kale soul, Shit, Ulu ulu kluba eta Ratzenoff tarteek musika estilo ezberdinak ekarriko dituzte uhinetara.

Eguzki irratiak, Iruñerriko irrati libreak, Iruñean FMko 107an eta Iruñerrian FMko 91an entzun daitekeena eta Saretik mundu osora emititzen duena, lau irratsaio berri izango ditu 2020 amaitu bitarte.

Lau tarteek musika izango dute ardatz: Kale kale soul, Shit, Ulu ulu kluba eta Ratzenoff. Estilo anitzeko doinuak eta webgunearen bitartez deskarga daitezkeen podcastak.

Bide batez, babes ekonomikoa jasotzeko deialdia egin dute Eguzki irratitik, oraindik 500 eguzkide behar dituztelako antenan jarraitu ahal izateko.

Gainontzeko programazioari dagokionez, astelehenetik ostiralera etenik gabe jarraituko du goizeko 8etatik 15ak arte, eta 16etatik goizaldeko ordubata arte. Asteburuetan, aldiz, bit arte egonen dira 10etatik 14etara eta 18etatik 21etara. Parrilla osatzen duten 48 irratsaioetatik 12 Eguzki irratiak berak ekoiztuak dira, eta musikak tarte nabarmena du guztietan. Gainerako 12 saioak Arrosa sarea osatzen duten Euskal Herriko beste irrati batzuek eginak dira.

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.