“Egunero hiltzen gara eta egunero jaiotzen gara” diote Gatibuko taldekideek. Egunero kantarena ez ezik, hori da konfinamendu garaian konposatutako Musikak Salbatuko Gaitu disko osoaren mezu nagusia ere.
Kantaz kanta ari dira Gatibukoak lan osoa aletzen, eta Egunero bideoklipa da berriena.
Gernikarrak 2020an ziren taldearen 20. urteurrena ospatzekoak, baina pandemiak kontzertu berezi hori atzeratzera behartu ditu. Azkenean, datorren azaroaren 13an izango da Miribillan. Sarrerak taldearen webgunean eskura daitezke.