entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-06-22

Egin Leku! ekimena abiatu du Oihaneder Euskararen Etxeak

Plaza-musikari hasiberriei zuzenduriko deialdi irekia da, eta izena emateko epea uztailaren 1ean zabalduko dute.

Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak 2020ko uda atipiko honetarako antolatu duen '2020 Udatea: egarria asetzeko kultur edatea' programazioaren baitako berrikuntzetako bat da Egin Leku! ekimena.

Deialdi honen bitartez, plaza-musikari hasiberriei eszenatoki bat eta ikusgarritasuna eman nahi diete. Izan ere, onuradunek Arabako hiriburuko Falerina tabernan jotzeko aukera izango dute, igande arratsaldetan.

Proposamenak bidaltzeko epea uztailaren 1ean zabalduko dute, eta hilaren 27ra arte luzatuko da. Kontzertuak irailean hasiko dira, eta bi hileko maiztasuna izango dute.

 

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.