entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-09-07

Donostia Festibala Urban, irailaren 17tik 19ra

Gatibu, Ezpalak, Hakima Flissi eta Matilda taldeek egokitutako emanaldiak eskainiko dituzte hiriko hainbat aretotan.

Donostia Festibala jaialdiak edizio egokitua antolatu du aurten: Donostia Festibala Urban. Festibala tokiz aldatuko da aurten, hipodromotik hirira, eta hamar talderen kontzertuak hartuko ditu irailaren 17tik 19ra bitarte.

Gatibu, Ezpalak, Hakimna Flissi, Foyone, Lemy River, Venturi, Ido, J Martina eta Matilda zuzenean ariko dira, beti ere edukiera eta formatu berezietara egokituta. Oholtzak, bestalde, Tabakalerako Kutxa Kultur Terraza, Doka, Koldo Mitxelena eta Intxaurrondo K.E. eremuetan jarriko dituzte.

Sarrerak salgai daude www.donostiafestibala.com webgunean.

 

Irailak 17 20:30, Tabakaleran: Ido + J Marina.

Irailak 18
20:00, Dokan: Hakima Flissi + Matilda

Irailak 19
17:00, Koldo Mitxelenan: Letamina Taller
19:30, Dokan: Gatibu + Ezpalak
20:30, Tabakaleran: Lemy River + Venturi
21:00, Intxaurrondoko Ken: Foyone

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.