entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-05-30

Doako kontzertuak antolatuko dituzte ARF-en aurrekari modura

Ekainaren 9an eta 10ean izango dira, Artziniegan eta Laudion, hurrenez hurren. Besteak beste, Moonshine Wagon eta Xuorum taldeak ariko dira.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Azkena Rock Festival jaialdia ate-joka dator. XXI. edizioa ekainaren 15etik 17ra bitarte egingo dute Gasteizko Mendizabalan. Baina, hori baino lehenago eta aurrekari gisa, Araba ARF Tour delakoa aurkeztu dute antolatzaileek. Gasteiztik kanpo, Arabako beste hainbat txoko ere rock&rollarekin kutsatu nahi dutela azaldu dute. 

Doako kontzertu sorta izango da, eta emanaldiak ekainaren 9rako eta 10erako iragarri dituzte. Lehena Artziniegako frontoiko aparkalekuan izango da, 19:00etatik aurrera. Moonshine Wagon arabarrak ariko dira zuzenean, eta baita Micky and The Buzz talde bilbotarra ere.Bigarren hitzordua, hilaren 10ean, Laudion izango da, Lamuza frontoian. Los Brazos bilbotar hirukoteaarituko da Xuorum punk taldearekin eta Dr. Lawson laudioarrekin batera.

2023koa Azkena Rock Festival jaialdiaren XXI. edizioa izango da, eta kartela zona handiko izenez beteta dator: Iggy Pop, The Pretenders,Rancid, Lucinda Williams, Incubus, Melvins, Alter Bridge, El Drogras… 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.