entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-07-12

DJ Rikki mutrikuarrak The Sound Of Tomorrow lehiaketa irabazi du

2021 Tomorrowland jaialdi ospetsuko agertoki nagusian kontzertua emateko txartela eta Fedde Le Grand DJaren estudioan remix bat grabatzeko aukera izango du

Ricardo Rodriguez Flores DJ Rikki mutrikuarrak The Sound Of Tomorrow 2020 txapelketa irabazi du. Finala era birtualean jokatu dute eta lehiatu diren lauetan onena izan da. Sari modura, datorren urteko Tomorrowland musika elektronikoaren jaialdi ospetsuan parte hartzeko eta mundu osoko milaka zaleen aurrean agertoki nagusian kontzertua emateko aukera izango du. Era berean, Herbereetako Fedde Le Grand musika jartzaile ospetsuaren estudioan remix bat grabatzeko aukera ere edukiko du.

COVID-19a tarteko, final handia Tomorrowland jaialdiko Youtube kanaletik jokatu behar izan dute; bestelakoan Ibizan egingo zen. Norvegiako DJ Matti, Alemaniako Jil Tanner eta Herbehereetako Angie Mill- en aurka aritu da mutrikuarra musika mahaian. 

Mutrikun bertan egin ditu finalerako musika elektronikoaren zuzeneko saioak. Hain zuzen ere, Arbe hoteletik aritu da, Gipuzkoako kostaldea atzean zuela.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.