entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-02-05

DFeria, martxoaren 15etik 18ra Donostian

Arte eszenikoen jaialdiak 25 konpainiaren ikuskizunak dakartza bere XXVII. edizioan

DFeria Donostiako Arte Eszenikoen Jaialdiak ‘Etorkizuna’ izango du ardatz aurtengo edizioan; jaialdia etorkizunari begira jarriko dela iragarri dute Donostia Kulturako arduradunek. Eta zenbait ideia eta galdera planteatu dituzte: “Etortzekoa den hori. Susmoari so egin une zehatz bateko datuekin. Etorkizuna zehatz-mehatz asma al dezakegu? Etorkizunaz dugun interes hori nola hausnartzen da arteetan? Norberak bere etorkizunean eragin dezake?”. Eta Robert Anton Wilson eleberrigile estatubatuarraren hitzekin erantzun dute: «Etorkizuna arriskua hartu eta hura sortzearen ardura onartu dezakeen edonori dagokio». 

Dferiaren XXVII. urteurrena arte eszenikoen urterik zailenean heldu da eta, horregatik, Rebeka Elizegi collage ilustratzaileak ilunpetik eszenarako bidea irudikatzen duen kartela diseinatu du. 

Edizio honetarako 330 antzerki eta dantza konpainiak eman dute izena eta horien artetik 28 konpainiaren ikuskizunak hautatu dituzte. Horietatik bostek Donostian egingo dute estreinaldi orokorra. 

Egitarau eszeniko osoa HEMEN

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.