entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-03-13

Demoliciones Controladas argitaratu du Anarik

1977az geroztik kaleratu dituen abestien hitzak bildu ditu, eta Bernardo Atxagak idatzi du hitzaurrea.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Anari Alberdi kantariak Demoliciones Controladas izeneko liburua argitaratu du, Pepitas de Calabaza argitaletxearen eskutik. 2022 amaieran kaleratu zuen lehen literatur lana (Gari eta goroldiozko), eta orain bigarrena heldu da.

Baina Demoliciones Controladas ez da eleberria; 1977an Anari azkoitiarrak abeslari gisa debut homonimoa egin zuenez geroztik idatziriko abestien hitzak biltzen dituen liburua baizik. Euskaraz nahiz gazteleraz jaso ditu bere ibilbide diskografikoko kanta guztiak, gehien-gehienak hain berezkoa duen malenkonia eta kutsu poetiko hunkigarri horrek inguratuta. Tartean dira hastapenetakoak, Petti edota Gailürekin egindako kolaborazioak, eta baita Thalia Zedek edota Nacho Vegarekin konpartitutakoak ere. 

Eraistearen kontzeptuak itzulpenari egiten dio erreferentzia. Abestien hitzak euskaratik gaztelerara pasatzeko Anarik egin behar izan duen deseraikitze eta berreraikitze lanaz ari da. 

 “Hitzen pisua beti izan da eta, ziur aski, geroz eta gehiago da nire abestien esentzia”, azaldu du Anarik. Eta aitortu du, gainera, Bernardo Atxagarena dela errua: “Nik idatzi eta kantatzearen errua Atxagarena da, %90ean”. Hain justu Asteasuko literaturgilearena da lan berri honen hitzaurrea, eta “aingura hegaduna” gisa definitu du Anari. Beste “erruduna”, proiektuaren antolatzailea, Iñigo Astiz izan da. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.