entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-02-11

‘Dardara’, martxoaren 19an zinema aretoetan

Berri Txarrak rock bandaren agur biran filmatutako irudiekin osatu du dokumentala Marina Lameiro zinemagileak

Dardara dokumentala Dardara film dokumentala

25 urteren ostean eta bere ibilbidearen unerik arrakastatsuenean etenaldi mugagabea iragarri zuen Berri Txarrak taldeak. 2019an izan zen, eta agurraren berri ematearekin batera, ‘Ikusi Arte’ agur bira ere iragarri zuten. Hain justu kontzertu-sorta historiko hartan zehar jasotako irudietatik abiatuta, ‘Dardara’ film dokumentala osatu du Marina Lameiro nafar zinemagileak.

Ikus-entzunezkoa martxoaren 19an estreinatuko dute zinema aretoetan. Lau egun lehenago, filmaren mundu mailako premierra egingo dute Iruñeko XV. Punto de Vista – Ikuspuntu Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdian. Jaialdiaren irekiera pelikula izango da, Sail Ofizialaren baitan eta lehiaketatik kanpo.

Arena Comunicación eta Txalap.Art etxeek ekoitzia da, Only In Dreams-en laguntzarekin.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.