entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2013-11-26

Damba taldeak 'Hautsi... eta izan zaitez zu' disko berria argitaratu du

Hamar abesti biltzen ditu, guztiak euskaraz, fusioaren bidetik eta ukitu latindar nabariarekin

Aitiziber eta Estitxu, Dambaren ahotsak. Aitiziber eta Estitxu, Dambaren ahotsak.

Damba - Begira ezazu

Damba - Begira ezazu
Betiko erritmo eta doinu biziekin dator euskal Herriko eta Kubako musikariz osatutako Damba taldea. Rutinarekin haustera gomitatzen gaituzte erritmo biziekin eta kultur nahasketarekin


Hautsi... eta izan zaitez zu da Damba taldeak bere bigarren dikorako aukeratu duen izenburua. Lauzpabost urteren hibildeari erreparatuz, "taldea heldutasun puntu batera iritsi da (...). Taldean izan diren aldaketei esker ailegatu gara puntu honetara", adierazi dute.
Orain, Estitxu Pinatxoren eta Aitziber Estangaren ahots goxo bezain indartsuek bandaren lan sendoa borobiltzen dute.
Estiloari dagokionez, Amparanoia aipatu dute beren musikaren nondik norakoak mugatzeko. Balio dezake, dudarik ez, baina Mediterraneoko itsas-bazterretik datozen taldeen kutsua ere badu Danbak: La Pegatina, Bongo Botrako eta antzekoekin ADNa konpartitzen dutela bistakoa da. Kulturen nahasketa ematen da Damba taldean. Hasteko, rock, blues, punk, reggae, salsa edota funk estiloak uztartzen dituzte eta, oro har, halako ukitu latinoa gailentzen da beren disko berrian. Bestetik, jatorri desberdinetako musikariak daude taldean (Kuba&Euskal Herria) eta bukatzeko, disko berriko hamar abestiak euskaraz abestuak daude. Hitzak egiteko gainera, Miren Amurizaren laguntza izan dute.
bidali zure berria Bidali zure berria
HURRENGO KONTZERTUAK

AZAROAREN 23AN: LONDRES - Theatre OXFORD HOUSE - 20:00
ABENDUAREN 7AN: AHOTSENEA, DURANGOKO AZOKA. 18:00
ABENDUAREN 13AN: PLATERUENA, DURANGO - 22:30
ABENDUAREN 14AN: BANAKO TABERNA, HONDARRIBIA Txiplua Industrialdea,10, 22:00
ABENDUAREN 28AN: LA OVEJA NEGRA, SEGOVIA - 22:00
2014
URTARRILAREN 3AN: Xaia, Pausu, BEHOBIA - 22:00

Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.