entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-05-26

Covid19-ak sektorean izan duen inpaktua neurtu du Kulturaren Euskal Behatokiak

Txostenaren arabera, kultur jarduera %82,6 murriztu da Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Apirilaren 9tik 26ra bitarte bildu zituzten datuak.

COVID-19ak kultur sektorean izandako eraginari buruzko lehen azterlana plazaratu du Kulturaren Euskal Behatokiak. Apirilaren 9tik 26ra bitarte kultur arloko 243 eragileri galdegin ondoren, orain kaleratu dute ondorioak biltzen dituen txostena.

Horren arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako kultur eragileek aurreikusi dute beren urteko diru sarrerak COVID-19a hedatu aurretik espero zuten baino %40,8 txikiagoak izango direla. Halaber, bildutako emaitzen arabera, %82,6 murriztu da kultur jarduera, «kultura enpresen barne jarduerari baino ezin izan baitzaio eutsi».

Aztertutako denbora tartean, halaber, eragina handiagoa izan da produktu fisikoen salmentan, dendak itxi izanaren ondorioz; zehazki, liburuen eta diskoen salmentak %62,49ko beherakada izan du. Zuzeneko jarduerari dagokionez, kasu gehienetan jarduerak atzeratu egin dira, datarik jarri gabe, eta etorkizuneko kontratazioen aurreikuspenek ere %80ko beherakada jasotzen dute batez beste.

Inkestan parte hartu duten eragileek, bestalde, garaiotan euren kultura proiektuen bideragarritasuna zailtzen duten gastuak aipatu dituzte; garrantziaren araberako hurrenkeran, ondorengoak: zerga betebeharrak, langile gastua, hornidurak eta, azkenik, kontratatutako kanpoko zerbitzuak.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.