entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2011-03-01

CAPSULAK DISKO BERRIA ARGITARATUKO DU MARTXOAN; LEHEN SINGLEA SAREAN ESKURAGAI DA JADA

Capsula, hiruko ipurterrea. Capsula, hiruko ipurterrea.
Lotura erlazionatuak
In the Land of Silvers Souls (BCore, 2011) dugu talde bilbotar-argentinarraren disko berria, eta dagoeneko, lehen singlea eskuratu daiteke sarean, Hit 'n' Miss izenekoa.

Gure talderik nazioartekoenak ez du gelditzerik eta biratzen jarraitzen du, Euskal Herrian, Espanian zein Frantzian, aurreko diskoarekin, Rising Mountains (BCore, 2009) Mondo Sonorok 2009ko Euskal Herriko diskorik onena izendatu zuen. Dena dela, Bilbon, Sant Feliun (Girona) eta New Yorken grabatutako azken lan berri honek, besteak beste, SXSW Austineko musika jaialdi ezagunera bosgarrenez eramango ditu Capsulako lagunak.

John Agnellok (Dinosaur Jr., Sonic Youth, The Ponys, e.a) ekoiztu du In the Land Of Silvers Souls diskoa Brooklyneko Headgear estudioetan, eta Santi Garciaren laguntza izan dute, San Feliuko Ultramarinos Costabrava estudioetan. Inoiz ez da nahiko Capsularentzat. Behin baino gehiagotan erakutsi digute rock and rolla ez dela soilik pose edo jarrera kontua, gogor lan egin behar dela aurrera egiteko rockaren mundu honetan. Eta honi esker, Capsularen punk-rock psikodelikoa aski ezaguna da bai Europan zein putzuaren beste aldean, Ipar zein Hego Amerikan, bertan emandako kontzertuak lekuko.
Testua: Myriam Gartzia
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.