entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-04-19

Boniren omenezko diskoa urte amaierarako

20 bat artistek Iruñeko musikariaren 30 urteko ibilbidearen abesti ikonikoen bertsioak grabatuko dituzte

Barricada taldeak Txantrean lehenengo kontzertua eman zueneko 39. urteurrena bete denean, talde horretako gitarra eta ahotsa izan zen Boniren omenezko disko bat prestatzen ari direla jakinarazi duten azken honen sare sozialen bitartez. 

Bakarkako etapan nahiz Barricadaren parte gisa, Iruñeko musikariak utzitako kantarik esanguratsuenak hartu eta 20 bat artistaren esku utziko dituzte, bertsiona ditzaten. Diskoak 2021 amaieran ikusiko du argia. Oraindik ez dute kolaboratzaileen zerrenda jakinarazi, ezta kaleratze data zehatza ere ez.

Bonik 2018an galdu zuen ahotsa laringe minbizi baten ondorioz, eta 2021eko urtarrilean hil zen.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.