entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-05-31

Boga Boga indie jaialdia jaio da Donostian

Julieta Venegas, La Femme, Belako, Anari edota Panda Bear & Sonic Boom ariko dira irailaren 8tik 10era bitarte.

JULIETA VENEGAS Julieta Venegas

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Musika festibal berria aurkeztu dute Donostian. Boga Boga du izena, iraileko bigarren asteburuan helduko da lehen edizioa, eta antolatzaileek iragarri dutenez, orotara 30 bandatik gora ariko dira zuzenko kontzertuetan. Guztiak ‘indie’ familiakoak. 

Doako egitaraua eta ordaindu beharrekoa konbinatuko ditu Gin Musica ekoiztetxeak eta Dabadaba aretoak sortu duten jaialdiak. Ondarreta hondartzako saioak musutruk izango dira, eta, besteak beste, Miramar jauregiko lorategian edota Chillida Lekun emango dituzten kontzertuak, aldiz, ordainpekoak izango dira. Gaua nahiago dutenentzat, jaia ordu txikietara arte luzatzeko aukera izango dela jakinarazi dute, hala nola, Dabadaba, Altxerri, Doka eta Tabakalera aretoetan.

Ondarretako eszenatokiari DBDB Arena deituko diote eta bertan joko dute, esate baterako, Joe Crepúsculo, Amantes del Futuro, Margarita Quebrada eta Irenegarry artistek, besteak beste. 

Miramar Jauregian, berriz, Belako euskaldunak, Noah Lenoxx estatubatuarra eta La Femme igoko dira oholtzara.

Chillida Lekurako proposamenaren kartelburua, aldiz, Julieta Venegas izango da; eta, bere alboan, Anari eta Verde Prato. 

Irailaren 8tik 10era bitarteko Boga Boga jaialdiak 20.000 musikazale biltzea aurreikusten dute antolatzaileek.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.