entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2019-11-13

Bilboloop jaialdiak 18 urte

Bilboko musika jaialdiak adin nagusitasuna beteko du aurten, 2019ko ekitaldi hau izango baita festibalaren 18.a. Hiru jardunalditan eta bi gune nagusitan banatutako egitarau oparoa dakar: kontzertuak, ‘aftershow party’ak eta Off Bilboloop doako egitaraua.

Airu Airu (Bilbo)

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Bilboloop 2019-k aurreko urteetako espiritu berari eutsiko dio 18. ekitaldian ere: nazioarteko nahiz bertako artista eta banda sortuberrien erakusleiho izatea. Kartel ofiziala zortzi taldek osatzen dute: Britania Handitik AK/DK eta TVAM; Frantziatik Le Superhomard; Espainiatik Los Punsetes eta Atención Tsunami; eta, ohikoa denez, Euskal Herritik bertatik beste hiru talde: Las Selvas, Airu eta Olimpia.

Zuzenekoak Kafe Antzokian izango dira azaroaren 15ean –ostirala–, eta Muellen azaroaren 16an –larunbata– eta 23an –larunbata–. Sarrerak www.bilboloop.com webgunean eskura daitezke, baita Evenbrite-n ere. Bestalde, Power Records-en, Serie B Casco Viejo-n, Kafe Antzokian eta Muellen ere eros daitezke fisikoki.

Azken bi kontzertuen ostean, gainera, ‘aftershow party’ delakoak aurreikusi dituzte Muellen bertan. Eta hori ez da aurtengo programazio ofizialaren osagarri bakarra, izan ere, 18. edizioaren berritasun gisa, Off Bilboloop izenaz aurkeztu duten egitarau paraleloa eta doakoa ere eskainiko dute: Arima talde bilbotarraren kontzertua, eta Imanol Aldonza argazkilariak iazko ekitaldian egindako argazkien erakusketa.

AZAROAK 15. Kafe Antzokia, 21:30
Sarrera: 15€ aldez aurretik, 18€ bertan.
Los Punsetes (Madril) + Olimpia (Donostia)

AZAROAK 16. Muelle, 20:30.
Sarrera: 10€ aldez aurretik, 12€ bertan.
TVAM (Britania Handia) + Atención Tsunami (Madril) + Las Selvas (Bilbo).
Gero, aftershow party.

AZAROAK 23. Muelle, 20:30.
Sarrera: 10€ aldez aurretik, 12€ bertan.
AK/DK (Britania Handia) + Le Superhomard (Montpellier) + Airu (Bilbo).
Gero, aftershow party.

Azaro osoan zehar:
Imanol Aldonza argazkilariaren erakusketa, Ambigú-n.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.