entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2011-04-01

BILBOKO ASTE NAGUSIKO POP-ROCK ERAKUSTALDIAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK DA

Bizkaikoa bazara, ez aukera galdu. Bizkaikoa bazara, ez aukera galdu.
Aste Nagusiko Bertoko Taldeen Pop-rock Erakustaldian izena emateko epea gaur (martxoak 29), ireki da. Izena emateko epea apirilaren 28ra arte egongo da irekita.

Parte hartu nahi duten taldeek martxoaren 29tik apirilaren 28ra (bi egunak barne) aukera dute izena emateko. Emakumeek osatutako taldeei eta euskaraz egindako lanak aurkezteari garrantzi berezia emango zaie.

BALDINTZAK

Lehiaketan parte hartu nahi duten taldeek Bizkaian bizi edo taldekide bat gutxienez lurralde honetan erroldatuta izan behar dute. Pop eta rock estiloko taldeak onartuko dira, jazza izan ezik.

Maketak aurkezteko epea: martxoaren 29tik apirilaren 28ra, bi egunak barne. Beranduago heltzen diren lanak ere onartuko dira, aipatutako epearen barruan jarritako zigilu-marka baldin badute. Taldeen hautaketan emakumeek osatutako taldea izateari eta euskaraz egindako lanak aurkezteari garrantzi berezia emango zaie.

Taldeek gutxienez 4 kanta original biltzen dituen demo/maketa aurkeztu beharko dute. Honekin batera taldearen biografia eta harremanetarako datuak igorri beharko dituzte (hizkuntza, estiloa, taldekideen izen-abizenak, posta helbidea eta helbide elektronikoa) honako helbidera:

Bilboko Udala Turismo eta Jaietako Saila
Aste Nagusiko Bertako Taldeen Pop-Rock
Erakustaldia
Zabalgune Plaza 11, 1. pisua
48009 Bilbo


Taldearen izena eta musika mota gutun azalean argi idatziko dira. Partehartzaileek une guztietan antolakuntzatik datozen eskakizunak bete beharko dituzte.


HISTORIA APUR BAT
Bertoko taldeentzako espazioa Aste Nagusian 1985. urtean hasi zen Aste Nagusiko Bertako Pop-Rockaren Erakustaldia, pop-rock musikaren munduan aurrera egin nahi duten Bizkaiko taldeei laguntza emateko helburuarekin. Denbora honetan 1500 maketa baino gehiago aurkeztu dira. Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Sailaren ekimen honi esker 200 talde baino gehiago ezagutzera eman dira publikoki Aste Nagusiko kontzertuetan.
Erripa Kaia, Unamuno Plaza, Areatzako Pasealekua, Bailen Kalea eta Bilborock-La Merced aretoa erakustaldi honen eszenatoki desberdinak izan dira. Urteetan zehar jaietako erreferente musikala bihurtu da eta hiriko eta Bizkaiko osoko musikarien topagunea. WE ARE STANDARD, ZODIACS, ZEA MAYS, IDI BIHOTZ, ATHOM RUMBA, AUDIENCE, SATIVA, JUKE BOX RACKET, HASH, HORN OF RHINO, EUREKA HOT 4, AINARA LEGARDON, SMILE edo GORA JAPON bezalako taldeak pasa dira.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.