entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2012-12-28

Bilbao BBK Live 2013 jaialdia bederatzi talde berrirekin gizendu da

Fatboy Slim, The Hives, Biffy Clyro, Alt-J, Toy, Standstill, Miss Caffeina, Fuel Fandango eta Banda de Turistas dira

BBK live 2013. BBK live 2013.
Uztailaren 11, 12 eta 13an Kobetamendi askotariko talde eta artisten bilgune bihurtuko da berriz.

Fatboy Slim. Dj eta produktore ezaguna da. Musikaria ere, elektronikaren esparruan. Egia esan, 90etan aurkitu zuen formulak ospe handia eman zion: hip hop, breakbeat, rock eta rhythm and bluesaren nahasketa.

The Hives.
Sueditatik datorren apisonagailua. Dagoeneko bere diskoek asetzen ez bazaituzte, lasai, zuzenean beste gauza bat dira: punk rock garajezale eztandagarria. Lex Hives euren azken dikoa aurkeztuko dute.

Biffy Clyro.
Bigarren aldiz Kobetamendin. Disko berri batekin helduko dira Eskoziatik: Opposites.

Alt-J eta Toy. Britainia Handiko indi rockaren sentsazio berriak omen dira. Bederen, euren diskoak kritikaren goraipamena jjaso dute: An Awesome Wave eta Toy, hurrenez hurren.

 
Standstill Kataluniatik, Miss Caffeina eta Fuel Fandango Espainiatik eta Banda de Turistas Argentinatik dira zerrenda hau ixten duten taldeak. Banda de Turistas, portzierto, Jarvis Cockerrek (Pulp) lagundutako taldea da.


Gauzak horrela, momentuz kartela holaxe gelditzen da:

GREEN DAY
DEPECHE MODE
KINGS OF LEON
FATBOY SLIM
EDITORS
TWO DOOR CINEMA CLUB
THE HIVES
BIFFY CLYRO
ALT-J
DELOREAN
WE ARE STANDARD
STANDSTILL presenta C
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.