entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2014-06-09

Big Band Festival, asteburu honetan Gasteizen

Besteak beste, Mastretta, La Boogie Orkesta, Freedonia edota Gasteiz Big Band taldeak ariko dira

Jaialdiaren afixa. Jaialdiaren afixa.
Gaur eta bihar artean, dozena erdi talde eta artista ariko dira 11 urte bete dituen jaialdi honetan

Kalitate handiko egitaraua prestatu dute asteburu honetarako Gasteizen. Arabako hiriburua Big Band Festival-ak ezarritako erritmora mugituko da bi egunez. Hitzordu honen 11. edizioan, Mastretta musikariak, Raul Romok zuzendutako La Boogie Orkestak, Gasteiz Big Band-ek edota Big Band Berrik (festibalaren antolatzaileak dira aipatutako azken bi taldeak) joko dute. Swing, dixieland eta bestelako doinu asko izango dira gozagai.

  • EGITARAUA
    Falerina lorategia
    (Gasteiz)

OSTIRALA 13

20:30 Mastretta
22:30 Gasteiz Big Band

LARUNBATA 14
12:00 Boogie Orkesta
13:00 B3 Dixieland
20:30 Big Band Berri
22:30 Freedonia


bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.