entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2019-11-14

BideHuts kolektibotik, Nire egitasmoaren proposamen berria

‘Hemeretzi’ du izena Nire-ren bederatzi kanta berri barnebiltzen dituen lanak. Zuzeneko esperientzia eta Cigar Box gitarra; countrya, bluesa, americana nahiz rock doinuak.

BideHuts kolektiboak uzta berritzaileak ekarri ohi ditu, eta proposamen hau ere “bide berriak zeharkatuz” ondu dute, “helmuga ezagunetara iritsiz”. 

Musika eta hitzak osatzeaz Ivan Zabalegi (Nire), Ander Zabalegi (Sacco), Borja Toval (Sacco, Lisabö), Borja Iglesias (InorenEroNi), Karlos Osinaga ‘Txap’ (Lisabö), Martxel Mariskal (Lisabö) eta Jon Rubio arduratu dira. Grabaketa, ordea, Txap-ek hartu du beregain.

Disko hau aurrekoa baino rockeroagoa eta intentsoagoa dela diote eurek, zakarragoa: “Basamortuaren eta euriaren erdibidekoa”. Neurri batean, zuzenekoari eta Cigar Box gitarraren erabilpenari esker lortu dute zapore hori, beti ere alt-countrya, bluesa eta americana alboratu gabe.

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.