entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-06-30

Biba Iruña Bizirik! ekimenak 400 jarduera baino gehiago dakartza udan Iruñera

Hiriko Udalak aurkeztu duen programazioak sanferminen hutsunea bete nahi du eta, besteak beste, makina bat kontzertu proposatzen ditu uztaila, abuztua eta irailerako.

Biba Iruña Bizirik! egitarauak musikaz eta bestelako arte adirazpenez beteko ditu uztaila eta abuztuko asteak. Guztira, 400 jarduera baino gehiago izango dira aukeran hiriko bazter ezberdinetan.

Ziudadelan jarriko dute oholtza nagusia, eta guneak 800 ikus-entzule hartuko ditu. Bertan ariko diren euskal musikari eta taldeen artean iragarri dituzte honako izenak: Izaro, Skabidean, Skakeitan, Zea Mays, Anne Lukin, Amaia Romero eta Kutxi Romero.

Ostegunetan, uztailaren 8tik 29ra, jazz errezitalak egingo dituzte, eta ariko dira, besteak beste, The New Jazz Proyect, The Cubintage, Terela Gradin Sings Caymmi eta Pamplona Jazz Big Band.

Ziudadelan ez ezik, hiriko zenbait ostalaritza establezimendurekin elkarlanean, kontzertuak antolatu dituzte, gune irekietan: O-ko Andre Mariaren, Burgoen eta San Jose plazetan, Jito Alai pilotalekuan eta Takoneran. Askotariko talde eta musikariak egongo dira, hala nola Lemon y Tal, Guarimba, The Titanians edota The Lizards. 

Igandeetan, uztailaren 2tik irailaren 5era, Nafarroako banden kontzertuak egingo dituzte. Orotara, 55 bandatako 65 musikarik hartuko dute parte. Eta irailean, bestalde, Munduko Melodiak musika programa eskainiko dute.

Sarrerak www.pamplonaescultura.es webgunean daude salgai.

 

 

 

 

 

 

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.