entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2019-12-03

Biba! da Xabi Bandini eta taldekideen proposamen berria

90eko hamarkadako rock soinuei keinu eginez, sintetizadorez eta erritmo indartsuz beteriko abestiak dakartzate Bandinik, Alberto Isabak eta Lur Larrazak. Ekoizpenerako Pello Reparazengana jo dute.

Bizipiztiak

Xabi Bandinik eta bere taldeak lan berria aurkeztu dute: Biba!, energiaz beteriko elektro-pop zuzena, Pello Reparazek (DeepSoda) produzitua. Bandini, Alberto Isaba eta Lur Larraza  hirukotearen beraren hitzetan, arnasten laguntzea da lan honen jaiotzetiko misioa: energiaz aurrerantz bultzatzea, inor atzean utzi gabe, “zoriontasuna ez baita irribarre huts bat”.

Diskoa osatzen duten abestiak 90eko hamarkadako rock soinu sintetikoekin nahasten dira. Ahotsek eta hitzek irudi zirraragarriak marrazten dituzte, sintetizadorez eta erritmo indartsuz besteriko musikak lagunduta. Aurrerapen modura, Bizipiztiak singlea aurkeztu dute. 

Biba! honek Europaz hitz egiten du, planeta bizigarriez, Magallanesi buruz, adiskidetasunari buruz… errefuxiatuez eta ihes egin nahian itsasoan hiltzen direnez ere kantatzen du Bandinik.

Finean, diskoaren aurkezpen gutunak dioen moduan, “txio sinple batetik harago ikusi nahi ez dutenak deseroso jarriko dituzten kantak dira; beti bezala, maitasunaren eta itxaropenaren inguruko himno txikiak”.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.