entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-01-08

Bes-Te-Bat!-ek 150 emanaldi gehiago dakartza urte berrirako

Euskal Herriko Musika Bulego elkarteak iragan azaroan abiatu zuen zirkuituak jarraipena izango du 2021eko urtarrilean eta otsailean, eta orotara 157 ikuskizun bideratuko ditu.

Olatz Salvador Olatz Salvador

“Kultura sustatzeko, agertokietara itzultzeko , erritmoa berreskuratzeko, sormena bultzatzeko eta zuzeneko arteekiko ilusioa partekatzeko” asmoz jarri zuen martxan Euskal Herriko Musika Bulego elkarteak Bes-Te-Bat! izeneko Zuzeneko Arteen Zirkuitua. Iragan azaroan abiatu zuten  Euskadiko Antzoki Sarearen lankidetzarekin eta Eusko Jaurlaritzak finantzatuta, eta urte berriarekin jarraipena izango du beste bi hilabetez. 

2021eko urtarrila eta otsaila bitarte, beste 157 emanaldi ahalbidetuko ditu ekimen honek, hainbat arte-diziplinatakoak, nahiz eta gehien-gehienak (%80) musika kontzertuak izango diren; horietatik %70, gainera, euskaraz. Izen aipagarrienen artean, honakoak: Olatz Salvador, Izaro, Liher, Nogen, Cobra, Anari, Aitor Etxebarria, Amorante, Eñaut Elorrieta, Belako...

Emanaldi guztiak zuzenekoak izango dira, artistak eta publikoa Bizkaiko, Arabako eta, batez ere, Gipuzkoako areto eta antzokietan berriro elkartzea baita egitarauaren xedea.

Zirkuituari buruzko informazio ofiziala eta agenda eguneratua www.beste-bat.eus webgunean daude ikusgai. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.