entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-09-10

BBK Salaren X. urteurrena ospatzeko kontzertuak egingo dituzte

Irailaren 26tik azaroaren 27ra bitarte izango dira eta, besteak beste, El Columpio Asesino, Zetak eta Nogen ariko dira zuzenean.

Hemezortzi kontzertuko zikloa antolatu dute datorren udazkenean BBK Salaren X. urteurrena ospatzeko. Espainiako estatuan nabarmentzen ari diren Los Punsetes, Ana Guerra, El Columpio Asesino, Don Patricio, Los Secretos, Nacho Vegas, Sidonie eta Zetak artistez gain, bertako talentu berriak ere agertokian izango dira, tartean, Nøgen, Lorelei Green, Hakima Flissi, Xsakara, Bringas, Airu, Garbayo eta Skakeitan.

Zuzenekoak irailaren 26tik azaroaren 27ra bitarte izango dira, eta guzti-guztiek (18 kontzertu 10 jardunalditan) edukiera murriztua izango dute pertsonen arteko distantzia bermatzeko.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.