entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-05-23

Basque Music plataformak Monkey Week jaialdian parte hartzeko deialdia plazaratu du

Interesa duten taldeek uztailaren 17ra bitarteko epea dute izena emateko. Monkey Week profesionalentzako azoka Sevillan egingo dute azaroaren 19tik 21era bitarte.

Euskal Herriko Musika BulegoakEtxepare Euskal Institutuak eta Euskadiko Soinuak (Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustapena) osatutzen duten Basque Music plataformak euskal artistei zuzendutako deialdia plazaratu du, Monkey Week jaialdian parte hartzeko interesa duten profesionalei zuzendua.

Azoka horretako antolatzaileekin sinatutako hitzarmenari esker, urtero bezala, aurten ere euskal talde askok emango dituzte kontzertuak jaialdiaren baitan.

Monkey Week Sevillan egingo dute azaroren 19tik 21era bitarte, eta parte hartzeko interesa duten euskal musikariek honako esteka honetan egin dezakete eskaria, uztailaren 17a baino lehen.

Euskal taldeetako batek, gainera, Basque Music Showcase-an parte hartzeko aukera izango du.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.