entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-02-12

Basaki metal rock talde bizkaitarra bueltan da

Sei kanta biltzen dituen disko digitala kaleratu berri dute III izenburupean. Oraingo honetan, hirukote formatuan aritu dira bandaren hirugarren lana osatzeko.

Alfonso Rodriguez (bateria), Iker Herrero (gitarra eta ahotsa) eta Nacho Velez (baxua) dira Basaki taldearen esentzia. Taldearen hastapenetatik, eurak arduratu dira Esperantzaren zain (Baga Biga, 2006) eta Egunero hasten da (Elkar, 2011) diskoak konposatzeaz eta, beharbada horregatik, III hirugarren disko honetarako taldearen formatua hirukora murriztu dute.

Metalaren eta rockaren artean dantzan, sei kanta berri dakartza Leioako bandak: Menia labur bat indartsu eta melodikoa, Bitartean hari laukote batek lagundutako balada, Letra larriak groove kutsakorra, Lehen distira lau haizetara kantatzeko kanta zuzena, Argonautak hunkigarria eta Galtzaileon bandera abiadura amorratuan. Azken batean, bateria erritmo indartsuak, harrizko baxu sendoa, eta gitarra gogor eta dotorea.

Bilboko Gorila estudioetan grabatu dute Borja Barullorekin, eta Paula Delgado arduratu da alde grafikoaz. Diskoa taldearen Bandcamp gunean dago entzungai eta jaisteko moduan, baita YouTube kanalean ere.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.