entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-03-23

Balcan Paradise Orchestra kataluniarrek bigarren diskoa dakarte

11 emakumez osatutako taldeak apirilaren 3an aurkeztuko du Odissea, 9 abesti berrik eta kanta tradizional batek osatutako lana


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Cotnes
Amchoor

Odissea da Bartzelonako Balcan Paradis Orchestra bandaren bigarren diskoaren izena; Homeroren Odisea-n eta Kurbricken A Space Odyssey filman oinarrituta garatu dute lana.

Sonoritate balkanikoak dira BPO taldeko 11 emakumeen oinarria, eta horiek abiapuntu gisa hartuta, bidaia epiko baten modura deskribatu dute bigarren disko hau osatzeko lana, soinu eta erritmo ezezagunetarantz.

Odissea-k apirilaren 3an ikusiko du argia, baina dagoeneko hiru single aurreratu dituzte, tartean Amchoor eta Cotnes. Baina, konposizio berriez gain (guztira 9), bigarren disko honek Kataluniako abesti tradizional baten moldaketa ere badakar, eta hain justu hori da aurkeztu duten hirugarren singlea: Da Mas Over, La Masovera liberazio abestian oinarritua.

Diskoa Arnau Altimir-en eskutik ekoiztu eta grabatu dute MGTZM estudioetan. Masterizazioaz, ordea, Chris Gehringeren arduratu da Sterling Sound-en (Estatu Batuak).

Aurreikusita zituzten kontzertuak bertan behera geratu dira Covid19-ari lotutako alarma egoeraren harira, baina Euskal Herrira etortzekoak dira.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.