entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-01-19

Bakarkako bigarren lana aurkeztu du Olatz Salvadorrek: Aho Uhal

Zintzilik lehen diskoa aurkeztu zuenetik hiru urtera, 12 kanta berri dakartza Donostiako musikariak.

“Hauskortasunarekin adiskidetzeko diskoa” omen da Aho Uhal, Olatz Salvador musikariaren bakarkako bigarren lana. «Ez da urte erraza izan eta une ona da nire barne-iluntasunarekin adiskidetzeko. Eta abestiek ematen didate horretarako bidea», adierazi du donostiarrak.

Aho Uhalaren inguruan eraikitako 12 kanta biltzen ditu disko elebidunak. «Paradoxa erakusten du, gazteleraz gidaritza iradokitzen du hitzak eta aldiz, euskara, justu kontrakoa, mozala», azaldu du.

Duela bi urte ekin zion sortze lanari, eta Zintzilik (Airaka, 2018) aurreneko diskoa kaleratu zuenetik hiru urte joan direnean aurkeztu du Salvadorrek uzta berria.

Kolaborazio esanguratsuak izan ditu diskoa osatzeko: Ivan Ferreiro, Ane Labaka, Alaia Martin, la Mare, Natali eta, guztietan nabarmenena, Rozalen. Espainiarrak euskaraz kantatu du ‘Ahots hari’, diskoa hasiera ematen dion abestia.

Zuzenekoetarako hainbat data iragarri ditu jada:

Aretxabaleta (urtarrilak 21)
Gasteiz (urtarrilak 28)
Ondarroa (urtarrilak 31)
Bergara (otsailak 4)
Donostia (otsailak 7)
Zarautz (otsailak 11)
Barakaldo (otsailak 18)
Amurrio (otsailak 25)
Elorrio (otsailak 27)
Irun (otsailak 28)

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.