entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2019-11-04

Badator VIII. Zombie Jaialdia

Larratxo Kultur Etxeak (Donostia) kontzertu bana hartuko du datorren azaroaren 15ean eta 16an. Guztira zazpi talde ezberdin igoko dira oholtza gainera, tartean, Storm Warrior alemaniarrak, estreinako aldiz Euskal Herrian. Metala topera!


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Blast Wave: 'Renacer' disko berriko bideoklip homonimo ofiziala

Zombie Jaialdiak zortzigarren ekitaldia beteko du aurten. Aurreko edizioetan bezalaxe, zuzeneko saioak Larratxoko Kultur Etxean izango dira (Donostia), eta sarrerak eskuragarri daude jada donostiakultura.eus webgunean edota txarlymetal@hotmail.com helbidera idatzita.

Lehenengo hitzordua azaroaren 15ean izango da, ostirala.
Unbound, Blast Wave, Ad Eternum eta Storm Warrior taldeek emango dute kontzertua. Azken hauen kasuan, gainera, Euskal Herrian emango duten lehendabiziko saioa izango da. Unbound eta Blast Wave bandek, bestalde, euren disko berria aurkeztuko dute. Ateak 19:15etan zabalduko dituzte

Bigarren saioa larunbatez izango da, azaroaren 16an.
Primordial, Numen, Noctem eta Orphans of Piety taldeen txanda. Ateak 19:30ean zabalduko dituzte. Sarrerak 25 eurotan eros daitezke online, edota 30 euroren truke bertan.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.