entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2019-12-20

Badator Ttan Ttakun Donostiako irrati euskaldun librearen urteroko festa!

Urtarrilaren 11n, Egiako kulturetxean, besteak beste Señor No, Dogo, Bullet Proof Lovers, Unidad Alavesa eta Koban taldeek joko dute. Gau luzea iragarri dute...

Señor NO Señor No

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Urtero legez, 2020rako ere iragarri dute Ttan Ttakun Donostiako irrati euskaldun libreak antolatzen duen festa. Aurten urtarrilaren 11n izango da, larunbat batez, Egia auzoko kulturetxean. Ateak 22:45ak inguru zabalduko dituzte, eta jaia goizaldeko 6:00ak arte luzatzea aurreikusi dute!

Gau osoan zehar, makina bat kontzertu joko dituzte hainbat taldek bi aretotan. Nagusian, Gazteszenan, Señor No, Dogo, Bullet Proof Lovers, Unidad Alavesa eta Koban bandak ariko dira zuzenean.

Areto txikian, aldiz, (hitzaldi aretoan), Sarcastic, Lola Mento, Lanbroa, Azken dantza, Emesutan, Pemaulk, Kokonauta eta RK mari arduratuko dira musika jartzeaz.

Kartelak dagoeneko salgai jarri dituzte hiriko hainbat tabernatan 5 euroren truke: Bidebietako Zumardin, Egiako La Tabernan, Alde Zaharreko Eigerren edo Amara Zaharreko La Bodeguilla. Bestela, donostiakultura.eus webgunean ere eskura daitezke.

107.2FM edota 107.7FM-n harrapa daiteke Ttan Ttakun irratia. Baita online ere!

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.