entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2019-10-21

Azkoitiko Matadeiko Bebarruko Jardunek abian

Matadeixek kontzertu-sorta interesgarria antolatu du urria eta azaroa bitarteko zikloa osatzeko. Orotara 12 talde/bakarlari eszenaratuko dira, eta jazza, inprobisazioa eta musika esperimentala nagusituko diren arren, rockak ere izango du tartea.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

2012ko udaberrian abiatu zituzten Bebarruko Jardunek Azkoitiko Matadeixen. Helburua: bertako nahiz atzerriko adierazpen artistiko berritzaileentzako erakusleiho bat sortzea. Orduz geroztik, udaberririo eta udazkenero, kontzertuak, antzerki saioak eta zine emanaldiak konbinatzen dituen ziklo honek makina bat sortzaile eta obra ekarri ditu Gipuzkoako herrira. 

2019 honetako udazkeneko jardunaldiak martxan dira dagoeneko eta, musikari dagokionez, hauxe da dakarten egitaraua:

 

>Urriak 17, 21:30

ESTER POLY (Sui): Talka psikodeliko-esperimentala. Estilo zein belaunaldi ezberdinetako bi emakumeren arteko talka. Martina Berther baxujolea eta Beatrice Graf bateriajolea.

ORBAIN UNIT (EH): Ekintza bateratua bost norabidetan. Bost elementu. Bateria. Gitarra. Saxofoia. Baxua. Bateria.

 

>Urriak 24, 21:30

VIETCONG (Gal): Inprobisazio askea, noise-rock, musika basatiak sutan jarritako musika basatia. Alexandre Losada (gitarra), Luis Garrido (saxofoia eta sintetizadoreak), Marcos Florez (baxua) eta Daniel Salgado (testuak eta ahotsa).

BUZTINEZKO ETORKIZUNA (EH): Plastikoaren kosmografia eta lurraren amiltzea Itxaro Bordaren ahotan. IbonRG musikaria izango du alboan, irakurketa girotzen sintetizadore hotsez.

 

>Urriak 31, 22:30

LEUN DURA (EH): Momentuan sortzen den indar bat. Zarata borborka mantentzen duen sua. Orain dela urtebete grabatu zutena orain Matadeixen aurkeztu nahi dute.

NEOBOT (EH): Radithor eta WLDV-k osatzen dute Neobot. Elektronika esperimentala egiten dute eta industria-giro iluna sortzen dute sintetizadoreak, landa-grabaketak eta instrumentu akustikoak erabilita.

MASSA CONFUSA (EH eta EB): Post-punk / fuzz artean dabilen bikotea. Ally Mortonen proiektu multiinstrumentalista batekin hasi zuen ibilbidea taldeak, eta 2012an Matt O’brien gehitu zitzaion.

 

>Azaroak 9, 22:00

NIZE (EH): Euskaraz kantatuako post-rocka. Fuzz-ez betetako melodia ilunak eta inframunduko ahotsak. Andrea (gitarra eta ahotsa), Intza (bateria) eta Niko (baxua).

CECILIA PAYNE (EH): 80ko eta 90eko hamarkadetako indie estiloetan oinarritutako soinua lantzen duen arren, euren “surf ilun” gisa definitzen dute euren musika.

LUKIEK (EH): Rock alternatiboa, Mungian 2015ean eratua. Josu Ximun (ahotsa eta gitarra), Antton Goikoetxea (baxua) eta Christian Rodriguez (bateria).

 

>Azaroak 15, 22:30

NU NO (Per): Hizkuntzaren dekonstrukzioa eta aurrez grabatutako materialaren manipulazioa, ahotsa beti elementu nagusitzat hartuta.

SAJJRA (Por): Chrs Galarreta Pandok instalazio artistikoak, konposizio elektroakustikoak, software hackeoa edota inprobisazio librea landu izan ditu urteetan zehar. 2012an SAJIRA proiektua sortu zuen.

KRAPOOLA (Bln): Materialaren interakzioa nola sortzen den miatzen du, soinua ere materialtzat jotzen baitu. Momentuan egindako tramankulu zaratatsuak eta inprobisazio librea nahasten dira proposamen honetan.

DISTOPIA DJs (EH): Musika elektroniko-esperimentalaren eta beste soinu periferikoen inguruko irratsaioa egiten du DISTOPIA MUTANTE kolektiboak Ttan Ttakun irratian.

  

Euskal Herrian zein atzerrian musikaren norabide eta erabilera ezberdinak bilatzen eta horietan sakontzen diharduten egileen lanak zabaltzeko asmoz abiatu zituzten Azkoitiko Matadeiko Bebarruko Jardunek. Arrisku artistikoa maite duen zikloa da eta, “entzulego mugatua” dutela onartu arren, urterik urte harrera hobea eta zabalagoa izaten ari da, tankera honetako jaialdien artean erreferentziazko bilakatzeraino.

 

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.