entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-05-18

Aurten ere ez da BBK Live eta Azkena Rock jaialdirik izango

Osasun egoerak baldintzatuta, 2022ra atzeratu dituzte Bilboko nahiz Gasteizko musika jaialdiak.

BBK Live uztailaren 8an, 9an eta 10ean zen egitekoa, Kobetamendin. Baina, azken unera arte zalantzan ibili badira ere, festibala hurrengo urtera atzeratzea erabaki dute azkenean. Besteak beste, The Killers, Kendrick Lamar edo Pet Shop Boys ziren jotzekoak. 

Last Tour kontzertu sustatzaile eta Bilboko jaialdiaren antolatzaileak adierazi du uztailaren 8an iragarriko dituztela datorren urtean ariko diren taldeak, eta orduan zehaztuko dute, halaber, sarrerak itzultzeko prozesua zein izango den. 

Azkena Rock ekainaren 17, 18 eta 19an zen egitekoa Mendizabalako agertokian eta, besteak beste, Iggy Pop, Patti Smith, The Offspring eta Suzy Quatro ziren Gasteizko rock jaialdian jotzekoak. 

Ekainaren 17an iragarriko dituzte 2022an ariko diren musikariak, eta egun horretan irekiko dute, halaber, sarrerak itzultzeko epea. Dena den, antolatzaileek ziurtatu dute aurtengo sarrerek balio dutela datorren urterako.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.