entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-09-18

Atlantikaldia, irailaren 24tik 26ra Errenterian

Urteroko kultur topagune eta musika jaialdiak sei hitzordu dakartza aurtengo edizioan. Tartean, Pedro Pastor eta Izaro, Che Sudaka eta Alos Quartet.

Hizkuntza, kultura eta jatorri anitzeko artisten arteko kolaborazioak posible egiten dituen festibala da Atlantikaldia; urtero, irailean, Errenterian antolatzen duten zuzeneko sorta.

Aurtengo edizioa irailaren 24tik 26ra bitarte izango da eta, orotara, sei kontzertu izango dira hiru egunetan.

Lehen egunean, hilaren 24an –osteguna, 20:00tan–, La Yegros artista argentinarrak Ines Osinaga (Gose) igoko du agertokira.

Ostiraleko lehen kontzertuan (19:00), Guillem Roma kataluniarra Afrika Bibang algortarrarekin batera ariko da. Eta eguneko bigarren ekitaldian (21:30), Arat Kilo & Mamani Keita (Frantzia/Mali) Mad Muasel bilbotarrarekin eskuz esku ikusteko aukera izango da.

Larunbatean, berriz, hiru kontzertu berezi izango dira: eguerdian (12:00) Pedro Pastor kantautoreak Izaro gonbidatuko du eszenara. Iluntzean (19:00), Oum (Maroko/Frantzia) Alos Quartet laukotearekin arituko da.
 Eta eguneko azkenak (21:30), Che Sudaka taldea (Kolonbia/Argentina/Katalunia), Huntza taldeko Josune Arakistain, Uxue Amonarriz eta Aitor Huizi igoko ditu eszenatokira.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.