entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2014-05-05

Aste Nagusiko Bertako Pop Rock Erakusketaren XXVIII. edizioa abian da

Lehiaketan izena emateko epea maiatzaren 31n amaituko da

Ekimenaren flyerra. Ekimenaren flyerra.
Bizkaiko taldeek aukera polita dute Bilboko Aste Nagusian jotzeko.


Bilboko Udalak, Jai eta Herritarrentzako Arreta sailaren bidez, Aste Nagusian egingo den Bertako Pop Rock Erakusketa martxan jarri du. Dagoeneko, bertan parte hartzeko epea zabalik da.


BALDINTZAK

  • Lehiaketan parte hartu nahi duten taldeek Bizkaian bizi edo taldekide bat gutxienez lurralde honetan erroldatuta izan behar dute.
  • Eskabideekin batera ezinbestekoa da bildatzea:
                    - Lau kanta original gutxienez, mp3 edo waw formatuan
                    - Argazki bat jpg, bmp edo png formatuan
                    - Taldearen biografia doc, docx edo pdf formatuan. Aipatu beharko dira baita ere, zeintzuk diren erabilitako hizkuntzak, estiloa eta taldea osatzen duten kideen izenak
  • Estiloak: Metal eta pop-rock estilo guztiak onartuko dira, jazza izan ezik. Taldeetan emakumeak egotea eta euskaraz egindako lanak kontutan hartuko dira bereziki aukeraketa egiterako orduan.
  • Izena emateko epea zabalik egongo da maiatzaren 1etik 31ra arte.
  • Antolakuntzak, izena eman duten taldeen izenak plazaratzeko eskubidea dauka.
  • Aukeratutako taldeek ezin izango dute bi bertsio edo moldaketa baino gehiago jo.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.