entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2019-12-09

Assata: dantzatu, madarikatuok!

Kalean eta Sarean eskuragarri dago Arrasateko taldearen estreinako lana. Funk, pop, soul, elektronika nahiz punka nahastuz, doinu dantzagarrien aldarria egin dute zazpi abestitan.

Assata Assata
Esker oneko esklabuak, Assata taldearen Dantzatu madarikatuok! diskokobigarren singlea

Dantzatu, madarikatuok! du izena Assata boskotearen lehendabiziko uztak. Eta aukeratutako izenburua ezinhobe datorkio diskoak gordetzen duen musikari, dantzarako deia luzatzen duten zazpi kanta baitira. Gainera, 1930eko hamarkadako Estatu Batuetan girotutako film homonimoari egiten dio erreferentzia; “jende pobretuak hil arte dantzatzen zuen”.

20 urtez Anger taldean aritu ondoren, proiektua lozorroan sartu eta bi urteko isiltasunaren ostean, arrasatearrak itzuli egin dira; “gorroto gutxiagorekin eta argitasun gehiagorekin”, diote. Egitasmo berri hau grabatzeko Arrasateko Shot! estudioetara jo dute, eta Iñaki Bengoaren (Gose, Bad F-line) gidaritzapean aritu dira.

Diskoa formatu fisikoan eskuratu daiteke, edota Saretik deskargatuta. Aurkezpen gutuna idatzi duen La Furia-k zera dio Dantzatu madarikatuok! honi buruz: “Duintasunaren dantza da, maskararik gabeko dantza, indarrez ebatsiak izan direnen dantza, heriotzari espazioa lapurtzen dion bizitzaren dantza madarikatua; dantza defentsa legitimo gisa, izateagatik borrokatzen dutenen mendekuaren dantza. Assata ez dira haiek, ez zu, ez ni. Assata jario askatzaile eta freskoa da. Bere kideak, arrotza bezain berezkoa, hurkoarena bezain erraietakoa den aldarrikapen bat helarazteko bitartekoa bihurtzen dira. Erresistitzen duten herrien aldarrikapena, guztiona dena. Assata abesten duenaren oihu argia da, betiere, bere urratsak bere distira basatiaren menpe uzten badira”.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.