entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2019-11-05

ASH bandak Europako bira hasiko du, eta geldialdia aurreikusi dute Euskal Herrian

Teenage Wildlife: 25 Years of Ash izeneko arrakasta-bilduma kaleratuko du Ipar Irlandako talde mitikoak. Diskoak 2020ko otsailaren 14an ikusiko du argia, eta horrekin batera hasiko dute Europako hiriburu garrantzitsuenetara iritsiko den bira.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Brusela, Stuttgart, Zurich, Bologna, Munich, Praga, Berlin, Stockholm, Oslo, Hanburgo, Amsterdam, Manchester, Londres… luzea da Ipar Iralandako Ash taldeak argitalpen berriaren aitzakiarekin egingo duen birako hiriburuen zerrenda.

Euskal Herriko hitzordua apirilaren 1ean izango da, Bilboko Kafe Antzokian.
Bestela, zale-zaleek beste aukera hauek ere badituzte etxetik ez hain urruti:

  • Paris, Gibus Club: martxoak 28
  • Tolosa, Le Rex: martxoak 29
  • Bartzelona, Razzmataazz: martxoak 31
  • Madrid, Joy Eslava: apirilak 2
  • Konpostela, Capitol: apirilak 5

Teenage Wildlife: 25 Years of Ash diskoak Ipar Irlandako bandaren ibilbideko harribitxiak bilduko ditu. Jack Names The Planets (1994) debut singletik hasi eta arrakasta berrieneraino: Buzz Kill (2018). 90eko hamarkadan Britania Handian, Alemanian edota Eskandinabian rock singleen Top40ean sartu ziren 13 kantak ez ezik, argitalpen berri honek beste hainbat bitxikeria eta sorpresa ere badakartza, tartean, Cold Play taldeko Chris Martinekin batera grabatutako The Buzzcocks kantaren bertsio bat.

Formatu digitalean, 2LP, 2CD edota 3CD formatutan jarriko dute salgai, eta azala ikusgarria izango dela aurreratu dute: “lentikularra eta mugimenduduna”.

Ash taldeak 90eko hamarkadan ezagutu zuen garai loriatsuena, eta rock zerrenda preziatuenetan sartu ziren Oasis, Ther Verve, Pulp, Blur… moduko banden pare. Bitan izan ziren kartelburu, urte berean, Glastonburyko Festibalean (festival of festivals). Londresko Astoria aretoa bost gauez betetzeko gai izan ziren, bata bestearen atzetik. Eta, esate baterako, Robbie Williams eta Manic Street Preachers telonero izan zituzten 1998an.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.