entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-01-07

Asgarth taldeak itzulera iragarri du datorren udarako

13 urteko etenaldiaren ostean, euskal heavy metal taldea agertokietara itzuliko da 2020an. Mikel Yarza baxua eta Etxahun Urkizu bateria batu dira formazio berrira, biak ala biak Hilotz taldetik etorriak.

Hamarkada bat baino gehiago joan da Asgarth donostiako heavy metal taldeak eszenatokiak utzi zituenetik. 2020ko udan, baina, bueltan izango direla iragarri berri dute. Honezkero abesti berriak prestatzeari ekin dio boskoteak.

Itzulera bera ez da, ordea, albiste bakarra. Izan ere, taldekide berriak dakartza Asgarth-en etapa berri honek. Asier Enbil, Ander Cañas eta Unai Zabala jatorrizko taldekideei Mikel Yarza baxua eta Etxahun Urkizu bateria batu zaizkie, Hilotz taldeko musikariak biak. Honen harira, zera adierazi dute musikariek:  “Mikelek eta Etxahunek aire berria ekarri dute taldera eta iraganaren eta orainaren arteko oreka lortu dugu. Musikalki azkar moldatu dira, eta tratu pertsonalean ezin hobe uztartu gara. Sortu den giroa bikaina da.”

Beti izan omen dute buruan bueltaka itzuleraren ideia, baina egoerak aginduta, luze joan da. Etapa berri honen atarian, oso gogoan dituzte Joxi eta Unai Korral, taldearen ibilbidean ezinbesteko. “Orain irrikaz gaude Euskal Herrian zehar egurra banatzeko”, diote. Datozen hilabeteetarako xehetasun gehiago agindu dituzte.

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.