entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-06-29

Anestesiak zuzenekoei ekingo die berriro

Fenix Tour delako bira abiatuko dute udazkenean. Aurreneko geldialdia urriaren 31n egingo dute Atarrabiako Totem Aretoan.

Anestesia bueltan da, eta Mikel Kazalis-ek adierazi duenez, “bizirik sentitzea zer den aldarrikatzeko gogoz”.

Iazkoa urte gazi-gozoa izan baitzen taldearentzat. Gorrotoaren ahotsa lehen diskoaren 25.urteurrena ospatzeko kontzertu-biran zebiltzan Kazalisi minbizia diagnostikatu ziotenean. Zuzeneko gutxi izan ziren, baina aretoak lepo bete zituzten. Gaitzak, baina, gelditzera behartu zituen, “inoiz baino indartsuago” zeudenean.

Orain, baina, Kazalis osatuta, euren errautsetatik berpiztuta, zuzenekoei ekingo diote berriz. Horrexegatik jarri diote ‘Fenix Tour’ izena udazkenean abiatuko duten kontzertu-birari.

Hauxe da orain arte iragarritako daten zerrenda:

Urriak 31: Totem Aretoa, Atarrabia.
Azaroak 21: Plateruena, Durango.
Abenduak 12: Atabal, Miarritze.
Abenduak 26: Doka, Donostia

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.