entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-04-01

Andoaingo XV. Rock Jaialdiak Black Lips izango du kartelburu

Ekainaren 10ean izango da, Andoaingo Nafarroa plazan, eta orotara bederatzi talde ariko dira doako jaialdian.

Hamabost urte beteko ditu Andoaingo Rock Jaialdiak, eta bederatzi bandak osatutako egitarau indartsua dakar udaberri amaierarako. Garage festazalea, country rock&rolla, 70eko rocka, punk primitiboa… eta sekulako giroa agindu dute antolatzaileek. 

Black Lips kartelburuekin batera, The Schizophonics, The Giant Robots, The Courettes, Chocolat Billy eta Nize, ariko dira zuzenean Andoaingo Nafarroa plazako eszenatokitik. Iluntzeko kontzertu horiek 18:00tan hasiko dira, eta doakoak izango dira.

Baina giroa lehenago hasiko da, eguerdian, Aperitif programarekin. Bertako hiru talde ariko dira: Arima, Siglas eta Krin, eta rocka, shoegaze nahiz popa ekarriko dituzte. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.