entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-06-17

Amets egitera gonbidatzen duen abestia kaleratu du EraBatera taldeak

Banda bizkaitarrak Jurgi Ekiza lapurtarra (Willis Drummond) du abeslari. Kanta eta bideoklip berria atera dute: Amets egin.

Disko oso baten aurrekaria izan daitekeen abestia eta honen bideoklipa argitaratu dute EraBatera taldeko kideek: Amets egin. Banda bizkaitarrak Jurgi Ekiza lapurtarra du abeslari. Ondorioz, konfinamendu egoerak eta mugen itxierak gauzak arras zaildu dizkie aurreko hilabete hauetan.

«Diskoa egin ala ez zalantzak egon dira, jakina, baina aurrera ez badugu egiten, ez genuke diskorik egingo. Ez dakigu kontzerturik emateko aukera izango dugun ala ez, baina ezin dugu etsituta egon. Gauzak hobetuko direla sinistu eta diskoa zuzenean defendatuko dugula pentsatu behar dugu», adierazi du Ekizak.

Anboto magalean duten lokalean grabatu nahi omen lukete. Momentuz kaleratu duten abesti honetarako grabaketak, ordea, etxean egin zituen Ekizak.

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.