entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-02-24

Ameba usurbildarrek ‘Gabon’ bideoklipa aurkeztu dute

‘Elikatuta’ lan osoaren aurrerapen kantak erritmo jostalariak dakartza Malen Azpiazuren ahotsarekin.

2019an Usubilen jaiotako rock talde gaztea da Ameba. Lagun artean sortutako laukote honek urratsez urratsa egin du bidea, eta lehenengo uzta heldu da, aurreneko estudioko lan luzea. Musika zaletasuna eta herriko gazte dinamikek emandako bultzada izan dira ‘Elikatuta’ lanare hauspoa.

Estilo ezberdinak esperimentatzen dabiltza, distortsio gogorretatik abiatuta, kantu lasai eta melodikoetaraino, ahotsaren presentzia indartsua ezinbesteko euskarria izanik. Horrelakoxea da ‘Gabon’ deitutako aurrerapen kanta: Malen Azpiazuren ahots bikaina protagonista, eta erritmo jostalariak gozatzeko.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.