entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2019-11-26

Amaren Alabak eta Jupiter Jon elkarrekin, bIDEhUTSen eskutik

Zuberoako musika tradizionalak eta Gipuzkoako laukotearen rockak bat egin dute bIDEhUTS kolektiboak argitaratu berri duen cOUPAGES single sortaren hirugarren alean.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Alde batetik, Jupiter Jon gipuzkoarrek pospunka jatorri ezberdinetako doinu etnikoekin bateratzeko dute abilezia. Eta, bestetik, Zuberoako kopla zaharrak emakumezko ahots eztiz kantatzen dituen a capella folk taldea, Amaren Alabak. Bi musika unibertso ezberdin, batean.

Beñardo Goietxeren hitzetan, “musika bizitzeko bi molde desberdin, baina agerian denez, inola ere ez moldakaitz; bi muga mugaezinen artean, haize-hegoa eta ipar-haizea elkarrekin musikantuan”. bIDEhUTS kolektiboak berak “aurtengo harribitxi” gisa izendatu du cOUPAGE hau.

A ALDEAN:
XVIII. mendeko Beñat Mardo koplagile barkoxtarraren Barkoxeko gatü jaleen kantorea katu-jaleei buruzko bertsoen egokitzapena doinu exotikoz jantzia; Txinako folk musika kutsuko gitarra xaflak, Jamaikako dub aire beroekin nahasi, eta seikotearen bozak hegalean enara sorginduen pare.

B ALDEAN:
Manex Pagola kantari eta idazle baxenafarraren mamuak uxatzeko Zikilimarro haurrentzako kantaren moldaketa bat; sei ahotsen armiarma sareak Karibeko lounge eta Cap Vert-eko folk giroko pieza hipnotiko batekin bat eginik.

HIRUGARREN PIEZA BAT Saretik deskargatzeko aukera ere bada:
XIX. mendeko Plañu niz bihotzetik desamodio balada anonimoa, ohi baino biziago egokituta. Gwendalen gisako folk-rock doinu saltokari baten artean ahotsak arritmia kontrolatu batean dantzan.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.