entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-05-18

Amalur du izena June Calsor konpositore donostiarraren estreinako diskoak

11 abestitan zehar, soularen eta jazzaren soinuak pop eta R&B modernoaren erritmoekin “modu leun eta dotorean” nahastu ditu kantariak.

One

One eta City Lights bi singleak aurreratu ondoren, June Calsor kantari eta konpositore donostiarrak Amalur lehen diskoa kaleratu du. Soinu eta hitz introspektiboak jasotzen ditu nagusiki. Gaitegiari dagokionez, Nazio Batuen Erakundearen Garapen Iraunkorreko Helburuetan oinarrituta ditu Calsorrek abestiak: “nork bere burua eraldatzea mundua eraldatzeko bide bat bezela aurkezten du diskoak”.

MECCA estudioetan grabatu eta nahastu dute diskoa, Musikeneko musikari batzuen laguntzarekin: Ander Zulaika baterian eta perkusioan, Daniel Vallejo baxu elektrikoan, eta Richie Salvador piano eta teklatuetan. Bestalde, Brian Aching gitarra joleak eta Iñigo Cuenca tronpeta jotzaileak, eta Gorka Mirandak zuzendutako EASO Gazte Abesbatzak ere parte hartu dute proiektuan.

Alde bisualari ere garrantzi handia eman diote, abesti bakoitza ilustrazio batek irudikatzen baitu. Olatz Díaz ilustratzailea arduratu da horretaz. Horrez gain, Arantza Acha UNESCO Etxeko zuzendariaren hitzaurre bat, abestien letrak eta bakoitzaren esanahia biltzen ditu albumaren formatu fisikoaren ‘deluxe’ bertsioak.

Proiektua crowdfunding bidez atera dute aurrera, Meta! kultura-proiektuen deialdian hautatua izan ostean. Youtube, Spotify eta Bandcamp plataformetan dago entzungai.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.