entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-04-28

Amaia Zubiriak jasoko du aurtengo Adarra saria

Musikaren Europako Egunean jasoko du Donostiako Udalaren eskutik Viktoria Eugenia antzokian, eta bere ibilbidean lagun izan dituen musikariek parte hartuko dute oholtzan

Amaia Zubiria kantariarentzat izango da 2021eko Adarra saria, Donostiako Udalak urtero ematen duena ekainaren 21ean, Musikaren Europako Egunean, Viktoria Eugenia antzokian.

 Brontzezko garaikurra jaso eta segidan kontzertua emango du Zubiriak. musikari talde zabala izango du lagun: Pascal Gaigne, Karlos Gimenez, Angel Unzu, Iñaki Salvador, Aitor Furundarena, Ritxi Salaberria, Gonzalo Tejada, Luis Camino, Manu Gaigne... Eta beste zenbait kolaborazio ere bai: Maider Ansa, Jaione Olazabal, Matixa Otero, Francisco Herrero, Ainara Ortega, eta bere seme Edorta Amurua Zubiria.

70eko hamarkadaz geroztik, Euskal musikaren ordezkari garrantzitsuenetako bat da Amaia Zubiria, eta 13 disko kaleratu eta filmeetarako hainbat musika pieza ondu ditu, besteak beste.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.