entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-04-15

Al Día Siguiente, Anne Lukinen aurreneko diskoa

Bartzelonan eta Madrilen aurkezpen kontzertu bana eman ostean, apirilaren 24an Gasteizko Jimmy Jazzen izango da iruindarra.

Anne Lukin (Iruñea, 2001) musikariaren debut diskoa da Al Día Siguiente. Urtebeteko prozesua izan da, eta maitasunaren inguruan idatzi ditu kanta gehienak, baina musikaren eta industria honen inguruan sortzen zaizkion galdera asko ere jaso omen ditu bere konposaketetan.

Itxialdia baino lehen pare bat abeste baino kaleratuta ez zituen artista berria da Anne Lukin. Bere gurasoen ohe gainean eta ukelelea hartuta osatu ditu osterako pieza gehienak. Adele, Queen edota Elton John bezalako artistak aipatu izan ditu bere erreferentzien artean, baina kolaborazioen artean Zahara artistarena izan da bat, ‘Lo típico’ abestian. Euskarazko abesti bakarra dakar diskoak: Lisboa. Honetan, Gorka Urbizuk hartu du parte. 

Disko berria aurkezteko bira berezia hasi du: Empezar. Madrilen eta Bartzelonan izan da, eta apirilaren 24an Gasteizen egingo du geldialdia.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.