entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2022-04-04

Ainara LeGardon eta Verde Prato Dock Of The Bay jaialdian ariko dira

Donostiako Musika Dokumentalen Jaialdia maiatzaren 2tik 7ra bitarte izango da, eta bi musikariek kontzertu bana emango dute Kutxa Kultur Klubean.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Zuzeneko emanaldietarako abagunea ere eskaintzen du Dock Of The Bay jaialdiak. Dock Live! espazio interdisciplinar horren testuinguruan, Verde Prato eta Ainara Legardonen emanaldi bana programatu dute. Biak hala biak Kutxa Kultur Klubean izango dira.

Maiatzaren 5ean Ana Arsuaga ariko da. Bilboko Serpiente hirukoan ahotsa eta teklatu izandakoak Verde Prato egitasmoa du orain eskuartean. Instrumentazio elektronikoa lagun, ‘Kondaira Ere Hura’ diskoa atera du, besteak beste, Mutilaren Kanta, Lagunen Kanta, eta Neskaren Kanta abestiak bildu dituena. 

Donostiako Musika Dokumentalen Jaialdiaren azken egunean, maiatzaren 7an, Ainara LeGardon igoko da oholtzara. ‘Res-cue. The archive in mouth’  hausnarketa eta reinterpretazio proiektuaren “eboluzio naturala” eszenaratuko du. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.