entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-03-14

Adimen artifiziala baliatu dute Kerobiaren bideoklip berrian

Gora Bizitza singlearen irudiak Iñigo Chalezquerrek egin ditu eta IArekin “jolasean” aritu da, “proba” modura.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Gora Bizitza (eta esplorazioko beste zenbait aurrebaldintza) da Kerobia taldearen single berrienaren izen osoa. Iaz aurkeztutako Hilak diskoaren ostean garatutako lan berriaren lehenbiziko aurrerapen kanta da, eta dagokion bideokliparekin batera zabaldu dute. Plataforma digital nagusietan eta sare sozialetan ikus eta entzun daiteke. 

Iñigo Chalezquer da klip horren egilea, eta badu berezitasun nabarmen bat: %100ean inteligentzia artifiziala baliatuta osatu du. Izan ere, Kerobiaren abesti berriak ere teknologiaren inguruko hausnarketa du ardatz, “esplorazioaren alde emozionantea”, taldekideen hitzetan. 

Kerobiakoek 2004an kaleratu zuten aurreneko maketa, eta 11 urte geroago ibilbideari amaiera ematea erabaki zuten. Baina 20. urteurrena ospatzeko kontzertu bat eman zuten eta, horrekin batera, bigarren fase bati ekiteko asmoa iragarri zuten. Horren emaitza izan zen 'Hilak' diskoa.

Orain, Gora Bizitza honekin, baliteke bigarren aro horretako bigarren uzta bidean izatea. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.